1978ko Sanferminak eta German Rodriguezen eta Joseba Barandiaranen hilketak gogoratzeko uztailaren 8an eginen den ekitaldia berezia izango da aurten. 45 urte betetzen diren honetan musikak izanen du protagonismoa. Iruñeko 1978ko Sanferminetan izandako Poliziaren eraso kriminalari buruzko memoriaren transmisioan paper nabarmena izan duten pertsonek eta taldeek hartuko dute parte. Ohikoa denez, ekitaldia 13.00etan hasiko da, Germanen hilarrian.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.