Biribil bezain zorrotz

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2022ko abe. 25a, 00:00

Abenduaren 18an Nafarroa Arena euskararen erresonantzia kutxa bihurtu zuten 13.300 bertsozalek. Finala lehenengoz Nafarroan jokatzeaz gain, historiko bihurtu du finalisten osaerak, lehen aldiz hiru emakume aritu baitira kantuan, eta 55 urteren ondoren, nafar bat (edo herritartasuna ulertzeko moduaren arabera bi, Colina azken urteetan Iruñean bizi baita) pasatu delako finalera. Maialen Lujanbio zeukaten zain bertan, eta txapelketari zuzenean ekiten dionak ez duela txapelik janzten dioen estatistika hautsi zuen, hirugarrena eskuratuz. Amets Arzallusekin aritu zen buruz buru, eta orduantxe lehertu zen edukiz eta hizkuntzaren akrobaziaz ederra izan zen egun osoko saioa.

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!