"Ilusio handia nuen eta leku egin diot emozio horri"

Ezin ekidin Nafarroa Arena BEC-ekin alderatzea. Publikoa otzanago antzeman da, olatuak ez dira berehala altxa eta burrunbatik ere, amaiera arte, gutxi. Behin lehertutakoan, ordea, uhin expantsiboa hedatu da plazan. Egun lantsua izan dela nabarmendu dute eguneko protagonistek eta, nola ez, bertsotik harago doan eta etorkizunerako proiekzioz osatutako egunak poz kolektiboa utzi duela.

Elix (Elixabet Etxandi) eta biok, ohi bezala, noren hitzak eta esanak harrapatuko ibili gara, karaktere artean protagonista baten eskutik saiorako bidea egin nahian. Gaurko gidaria, lexiko eta esan era karakteristikoz, bere plaza eta plaza bere egin duenetako bat izan dugu.

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!