Iruñea bertsoaren hiriburu bihurtu da egun oso batez. Lehen aldiz bertan ari dira jokatzen Txapelketa Nagusiko finala. Maialen Lujanbiok bere txapeldungoa jokatuko du honako bertsolariekin: Aitor Mendiluze, Alaia Martin, Amets Arzalllus, Beñat Gaztelumendi, Joanes Illarregi, Nerea Ibarzabal eta Sustrai Colina. Final hau historiara pasatuko da, besteak beste, lehen aldiz hiru emakume ari direlako kantuan bertan, eta 55 urteren ondoren nafar bat (edo herritartasuna ulertzeko moduaren arabera bi, Colina Iruñean bizi baita azken urteetan) ari delako.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.