Akusazioa eta defentsaren arteko akordioaren ondoren, asteazkenean, Bartzelonako militar ohi bati bi urteko kartzela-zigorra ezarri diote, eta 20.000 euroko kalte-ordaina eman beharko dio 2016ko Iruñeko Sanferminetan izandako bortxaketaren biktimari. Epaiaren arabera, zigortutako gizonak foro batean zabaldu zituen biktimaren datu pertsonalak, argazkiak eta bortxaketaren beraren irudiak.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.