“Auzokideek sortutako ostatua da gurea eta jazarpenak ez du etenik” salatu dute Iruñeko Iturrama auzoko Ezpala tabernako ordezkariek. Ez da Ezpala elkarteak zabaldutako ostatua jazartzen duten aurreneko aldia. Sarritan, mezu faxistak margotu dizkiete hormetan. Tabernako ordezkariak azaldu dutenez, gainera, polizia espainiarrak Iruñean duen ordezkaritzako brigaden zein Iruñeko udaltzaingoaren jarduna itogarria da beste edozein ostaturen aldean. “Isunak edota miaketak ohiko bilakatu dira” salatu dute.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.