Urriaren 8 eta 9ko asteburuan jokatu dira lehen faseko azken bi saioak, Donostian eta Lizarran. Jone Uriak lortu ditu puntu gehien Donostiako saioan eta horregatik, zuzenean sailkatu da finalaurrekoetarako. Berdin egin du Aitor Bizkarrak Lizarrako saioan. Dagoeneko lehen faseko saio guztiak jokatuta, ezagutu da zein bertsolari arituko diren finalaurrekoetan: 14 gizon eta 10 emakume arituko dira eta lurraldetasuna aintzat hartuta, Gipuzkoako 12, Bizkaiko 5, Iparraldeko 4 eta Nafarroako 3.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.