14 urte dituztenetik 25 betetzen dituzten arte, 4.000 bat gazteren bizi-ohiturak, estres egoerak eta euren buruarekiko duten irudia aztertuko ditu programa batek lehen aldiz. Araba eta Nafarroak hartuko dute parte, hobeto ulertzeko antsietatean, depresioan edota elikadura nahasmenduetan zein faktorek eta nola eragiten duten.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.