Hilabete gutxiko tartean hil zitzaien ama Irati Gorostidiri (Eguesibar, 1988) eta Mirari Echavarriri (Iruñea, 1988), biak 1978an Lizason egonkortutako Arco Iris komunitate tantrikotik igarotakoak. Lehendik ere esperientzia hari buruzko interesa bazuten, dolu prozesuan azkartu egin zen guztia. Bilaketa hari emandako forma jasotzen du San Simon 62 filmak, aurtengo Iruñeko Punto de Vista jaialdian estreinatu denak: bi alaba beren amekin elkarrizketan, eta tartean espiritualitatea, komunitate bizitza, noraez existentziala, generoa, sexualitatea edota askatasunaren bilaketa, 80ko hamarkada hasierako Nafarroan.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.