"Urriaren 22an Tuteran egonen gara, euskararen alde, Nafarroako euskaldunen hizkuntz eskubideen alde, nafarren hizkuntza Nafarroa osoan askatasunez bizitzeko aukerak trabatzen edo ezabatzen dituen zonifikazioaren aurka". Hordago! herri ekimenak dei egin die "ez-euskaldun" izendatu duten eremuko herritarrei, eta bereziki Erriberakoei, urriaren 22an Tuteran egingo den manifestazioan parte hartzera.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.