Murillotik Aragoi ibaia pasatzen da eta bere uretan murgiltzea maite izan du beti. Amuarraina deitzen zioten txikitan herrian. Ura eta naturarekiko pasioak bultzatuta, hainbat kolektibotan parte hartu du. Orain Urbizirekin ari da lanean eta beste hamahiru talde ekologistarekin Caparrosoko behi makroetxaldearen inguruko eragin handiko informazio kanpaina jarri dute abian.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.