Ostegun goizean, Nafarroako Diputazioaren aurrean elkartuko dira haur eskoletako langileak. Greba mugagabean daude maiatzaren 2tik, eta Maria Txibiteri euren aldarrikapenen berri emateko asmoarekin bere zain izan dira. Baina lehendakariak Diputaziotik Parlamenturako bidea oinez egin beharrean, ohikoa duenez, kotxez egin du abiadura bizian langileen oihuen artean. Eider Garde 03 Plataformako kideak lidergo falta egotzi dio Txibiteri eta gatazkari irtenbide bat emateko eskatu dio.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.