Nafarroako Gobernuko Hezkuntza sailak "Punttuka" metodoa aurkeztu du maiatzaren 10ean. Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzendutako materiala da, bai tintaz bai Braillez, eta Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabide Zentroko (CREENA) Ikusmen Taldeak egin du. Metodo honen bidez ikusmen-urritasuna duten euskal hiztunei alfabetatzea erraztea da bere helburua, eta hezkuntza-inklusioan "urrats garrantzitsua" ematea. Fonemak bertso eta olerki bidez aurkezten ditu.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.