Irati ibaiaren ertzean kokatuta dago Agoitz. 2.800 biztanle ingururekin, Nafarroako Pirinio aldeko eskualde zabal baten erdigunea osatzen du. Gainera, herri-mugimendu bizia ere badu, elkarlanean eta parte-hartzean trebatuta. Adibidez, pandemiako itxiera perimetral garaian Hidea kultur elkartea sortu zuten, herriko mugarriak berreskuratzeko. Eta elkarte honek Cederna-Garalur agentziarekin eta Aranzadi Zientzia Elkartearekin batera auzolandegi arkeologikoa jarria du martxan, Zalurribarreko ermita zaharra berreskuratzeko. Auzolandegi hauek herria aktibatzeko balio izan dutela diote parte hartu dutenek eta proiektuaren hurrengo urratsak eta epeak begiz jota dituzte.
1042. urtekoa da Zalurribarreko ermitaren aipamen zaharrena: urte horretan, Iruñeko errege Gartzea III.ak eta bere emazte Estefania Foixekoak Agoizko Fortun Lopez nobleari eman zioten dohaintzan. Nafarroan gutxi dira hain jatorri zaharra duten eraikin erlijiosoak eta historian zehar, erromesentzako eta gaixoentzako ospitale funtzioa ere bete izan zuen.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.