Ostiralean aurkeztu zien Nafarroako Gobernuak sindikatuei Nafarroako administrazio publikoetako lanpostuak eskuratu eta betetzeko merezimenduen balorazioa arautzen duen Dekretuaren zirriborroa Funtzio Publikoaren Mahai Orokorrean. Izan ere Dekretu horrek Nafarroako Administrazio Publikoetako lanpostuak betetzeko erregelamendua onesten duen 215/1985 Foru Dekretua aldatuko du, eta bertan jasoko da hemendik aurrera euskara eta gainerako hizkuntzen balorazioa. Euskalgintzaren Kontseiluak eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiak aurkeztutako zirriborroaren urgentziazko balorazio egin dute hedabideen aurrean.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.