Euskara ahozko hizkuntzatzat irudikatu izan da iraganean gehienetan, apenas idatzizko presentziarik izandakoa, eta izatekotan, testu erlijiosotan. Sarritan horrela izango zen, legeak eta inposizioak medio, baina bestelakorik ere erakusten duten frogak badaude, Euskaltzaindiak eta Nafarroako Gobernuak aurkeztu berri dutena kasu: XVIII. mende amaiera eta XIX. hasiera arteko 300 gutun baino gehiago aurkitu dituzte Goizuetan, merkataritzaren eta burdinolen ingurukoak. Gutun horiek bildu eta argitaratu dituzten Patxi Salaberri Zaraitegirekin eta Juan Jose Zubirirekin izan gara.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.