Joan den urtarrilaren 8az geroztik Frantziako Gobernuak itxita dauzka Larraineko eta San Martingo Harriko mendateak. Biak dira pasabide Nafarroako Zaraitzu eta Erronkari, eta Zuberoa artean. Igande honetan, azaroaren 14an, 80 bat pertsona bildu ziren Larraineko lepoan muga irekitzeko eskatuz. Ondoren Irati-Abodi Mendi Zentroan otordua egin zuten, musikariek lagunduta.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.