Andia hegoaldeko udalek alegazioak aurkeztu dituzte haize erroten poligonoaren aurka

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2021eko irailaren 24a

Gesalaz, Lezaun eta Deierriko udalek Ekologia Trantsiziorako eta Demografia Erronkarako Ministerioan poligonoari baimena ez emateko alegazioak aurkeztu dituzte. Alkateek salatu dutenez, “Urbasa-Andia natur gunearen mugatik 500 metro baino gutxiagora bi aerosorgailu daude, eta horrek ingurumen balio handiko eremuetan eta Europa mailako espezie babestuetan ingurumen eraginak izatea ekarriko du; Ingurumenaren gaineko Eraginari buruzko Azterlana egiteko informazioa ez da nahikoa, haize poligonoa kaltegarria izango da tokiko ekonomian, eta, beraz, despopulazioa eragin dezake”.

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!