Caparrosoko Valle de Odieta makroetxaldean dauden irregulartasunak txosten batean bildu dituzte hainbat talde ekologistak. Bertan, uraren neurri gabeko erabilera, Aragoi ibaia eta lurren kutsadura eta hondakin organikoen tratamenduan obskurantismoa azaltzen dituzte, besteak beste. Enpresaren aurkako neurriak hartzeko garaia dela diote ekologistek.
Honakoa Ahotsa.info hedabideak eginiko bideo erreportajea duzue.