Nafarroan jada ezin dira erabilera bakarreko plastikozko mahai tresnak saldu

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2021eko uztailaren 13a

Uztailaren 3tik aurrera ezin da erabilera bakarreko plastikozko produkturik saldu Nafarroan, hondakinei buruzko foru legeari esker. Berez, Europa osoan sartu da indarrean EBren zuzentaraua, baina estatuek transposizioa egin gabe daukate: Nafarroako Gobernua zentzu horretan aitzindaria da eta zuzentarau hau kontuan hartu du foru legean. Eguzki talde ekologistak zera adierazi du: "Txalotzekoa iruditzen zaigu arazo larri honen aurrean Nafarroako Gobernuak hartu duen erabakia, pauso garrantzitsua da, ausarta bezain desiratua; izan ere kontuan hartu du Europar Batasunak gai honen inguruan 2019an egindako Zuzentaraua. Gainerako administrazioek Nafarroako eredua jarraitu beharko lukete. Zeren zain daude?".

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!