Urtetan mugimendu sozial ugaritan ibili da Iosu Osta, beti mundu justuago baten alde. Orain etxebizitza kolaboratibo edo cohousing proiektu autogestionatuetan buru-belarri ari da lanean. Iruñeko Etxekonak adinekoentzako komunitateko kidea da. Dena prest dute baina administrazioaren erantzun eskasagatik gehiegi ari da luzatzen kontua eta partaideek berandu baino lehen nahi lukete elkarrekin bizitzera joan.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.