Dub, ska, trap, reggae, reggaetoia, punk, trapa eta Xabier Leteren bertsio bat, dena hamar kantuetako mixtape batean, zergatik ez? Autotunea sutan eta txandala. Chill Mafia Iruñerriko musika taldea euskal eszenari astinaldi bat ematera heldu da. Otsailaren 14an plazaratu zuten haien lehen kanta sorta sare sozialetan Ezorregatik x berpizkundea izenarekin. Gazte arruntaren koplak abestiak 336.000 ikustaldi baino gehiago pilatu ditu aste gutxitan eta I was born Errotxapean auzoetako gazteen ereserki berri bilakatu da.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.