Akanpalekuan bertan elkarrizketatu ditugu mugimenduko bi kide lekaroztar: Garbiñe Elizegi Narbarte eta Aintzane Ariztegi Barrenetxe. Lehena hogei urteotako borroka luzean egon da eta bertan jarraitzen du, eta bigarrena, 1998an lehen egitasmoa atera zenean jaio berria zen eta egun buru-belarri dabil proiektuaren aurka. Belaunaldi ezberdinetako bi kide, borroka berean.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.