Aroztak herri ekimenak apirilaren 16an abiatu zuen Lekarozko proiektuaren aurkako kanpaldia, obrak geldiarazteko helburuarekin. Tex enpresaren makinek alde egin dutela ikusita, ekimena amaitutzat eman dute. "Borroka luze honetan ospatzeko moduko garaipena" dela adierazi dute, baina ez dutela etsiko "udalez gaindiko eragina duen plan hau alde batera gelditzea lortu arte".
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.