Akanpadak dagoeneko bosgarren eguna, esku bete lan izan dugu: Goizetik guardia zibilak inguruan bueltaka eduki baditugu ere, eguerditik aitzin iritsi da momentu kritikoena. Langileak eskoltatuak etorri dira eta presentzia poliziala areagotuz joan da. Presentzia poliziala geroz eta handiagoa da, baina bagoaz aitzin. Bertze behin herritarrak elkartu eta Aroztegiko proiektu urbanistikoa babesten duten horiei erran diegu ezetz: hau gure lurra dela, eta haiek zaintzen ez badute, guk egingo dugula.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.