COVID-19a luzaroan duten gaixoentzat arreta bateratua antolatuko du Osasunbideak

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2021ko mar. 16a, 00:00

COVID-19a harrapatu eta hamabi astera arte sendatzea lortzen ez dutenei "iraunkor" deitzen zaie. OMEren arabera, COVID-19a hartzen duen hamarretik bati gertatzen zaio eta hauek jasaten dituzten sintoma ohikoenak nekea, aire falta, giharrak minberatuta izatea, usaimen eta gustu galera eta buruko galerarekin lotutako beste hainbat dira (memoria galtzea, desorientazioa, kontzentratzeko eta ikasteko ezintasuna). Nafarroako Osasunbideak lantalde tekniko bat jarri du martxan, gaixo hauek arreta integrala jaso dezaten zirkuituak koordinatzeko. Horrez gain, COVID-19 iraunkorra duten gaixoen erregistroa ere egingo du, honi buruzko ezagutza hobetzeko.

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!