Iragan hurbileko zenbait pasarteren berrikusketa zorrotza egiten du Eneko Aizpuruak Bidasoan gora (Elkar, 2020) saiakera literarioan. Dokumentazio lana ibiltariaren begiradarekin josita, Txingudiko paduratik Xorroxingo iturrirainoko ibilbidean ikusi eta ikasitakoak kontatzen ditu, atzeko planoan beti Bidasoa delarik –desberdinen topaleku batzuetan, tragediaren metafora bestetan—. Irungo poxpolo fabrikako emakumeak, Mikel Zabalzaren muntaia poliziala, Eduardo Lopez Morenoren hilketa, Lakoizketako eroa, portugesen trafikoa, eta bidean galdu direnen beste zenbait istorio biziberritu nahi izan ditugu ibilbidearen zati bat berreginez.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.