Duela lau urte “batzuek” erabaki zuten lehen lerro politiko eta mediatikora eramatea, azken hamarkadetan Euskal Herriko leku ugaritan gertatu izan diren liskar horietako bat. Zazpi gazte eta herri oso bat deabru bilakatuta. Zurrunbiloaren erdian harrapatu zuen gaztetako bat da Adur Ramirez de Alda da, 21 urterekin espetxeratu zuten. Jukutriaz, amarruaz, espetxeaz, elkartasunaz eta garaipenaz hitz egin dugu berarekin. Galder Barbadok eta Aitor Zelaiak lau urteko espetxe zigorra jaso eta bi astera. Pablo Hasélen espetxeratzearen biharamunean. Espainiako Guardia Zibilak Egunkaria itxiarazi zuela 18. betetzear zirela. Bertsio ofizialak ez sinesteko gogorarazi digun herrian: Altsasun.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.