Hileko lehenbiziko larunbatean Geltokin –autobus geltoki zaharrean– egiten dute azoka. Iruñeko erdialdean azoka iraunkorra edukitzea ekoizleen urteetako aldarrikapena izan da. Agroekologiaren eta elikadura burujabetzaren bueltan lanean ari diren elkarte eta pertsonen elkargunea sortzea izan da erronka.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.