Espainiako Gobernuaren azken datuen arabera, EAE eta Nafarroa dira Espainiako Estatuan jaso dituzten txerto dosietatik portzentaje txikiena jarri dutenak: Osakidetzak jasotako %53 zituen jarriak urtarrilaren 17an, eta Nafarroak %65 zituen jarriak egun horretan. Estrategiei buruzko eztabaida piztu da Espainiako Gobernuaren eta Jaurlaritzaren artean, Pfizerrek urtarrilaren 15ean Espainiako Gobernuari dosien %44 bidaliko zizkiola iragarri ostean. Baina EAE da Pfizer dosietan aste honetan murrizketa txikienetakoa jasan duen erkidegoa, orain artean bigarren txertaketarako "jasotzen" egon omen den arren. Bitartean, klinika pribatuak txertaketa kanpaina "garaiz" egin dadin bere burua eskaintzen ari dira.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.