Martxoan egitekoa zen Iruñeko Errotxapeako Gaztetxearen aurkako epaiketa, baina atzeratu egin zuten pandemia zela-eta. Gaztetxeko kideek irailean jakinarazi zuten aurrera zihoala haien aurkako auzibidea, eta badute jada epaiketarako data berria: urtarrilaren 11. Hala, desalojo arriskuan jarraitzen du Errotxapeako Gaztetxeak.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.