Etxeko ogibideari jarraipena emateko asmoz hartu zuten Aitor Zazpe Urmenetak eta anaia Koldok esne behien eta esnekien ekoizpenean lanean hasteko erabakia. “Aitak amatxirekin hasi zuen ibilbidea duela 30 urte baino gehiago, eta koxkortzen ginen heinean guri animatzen zigun honetan hastera”, dio Aitorrek, Aurizberriko Pirineki Esnekietako kideak. Duela bost urte hasi zen behiekin lanean Koldo anaia, eta iaz batu zitzaion bera proiektura. Aitarekin batera eta etxekoen laguntzarekin ari dira lanean: behiak haztetik hasi eta esnea jogurt bihurtzeraino, prozesu osoa egiten dute etxean.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.