"Desberdintasuna irauli behar da sindemia hau gelditu nahi badugu", adierazi du Pobreziaren aurkako Nafarroako Sareak. Pobreziaren eta Gizarte Bazterkeriaren aurka Borrokatzeko Nafarroako Sareak "gizarte-krisian dauden beharrak detektatzeko" txostena aurkeztu du ostegunean. Gaur egun bizi dugun egoera soziosanitarioa sindemia gisa definitzen dute, elementu biologikoen arteko elkarrekintzari eta koronabirusaren hedapenean dauden desberdintasun sozialei erreferentzia egiten dien terminoa. Egoera hori arintzeko neurriak proposatu dituzte, herritar behartsuenen eskubideak bermatzeko.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.