Azken bi egunetan nahasmen handia egon da Esako urtegia handitzeko lanen inguruan. Asteartean Teresa Ribera Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako ministroak esan zuen ez zela urrats bat gehiago aurrera egingo segurtasuna erabat ziurtatu arte. Aturando Esa (Esa Gelditzen) mugimenduak lanak geldituko zirela iragarri zuen berehala, eta ministroak ezeztatu egin zuen halakorik.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.