Etxe handien "nolanahiko salmentak" Baztango herrietan izaten ahal dituen ondorioez ohartarazi nahi izan du EH Bilduk ohar bidez. Azken aldian, Baztango etxe handiak erosteko asmoz kanpoko inbertitzaileak "han-hemen" omen dabiltza, eta hori hedatzen ari den joera dela gaineratu du. "Afera biziki larria" delakoan dago EH Bildu.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.