Madril erdigunean, Neptunoko iturritik eta La Ingobernable zentro sozial okupatua egon zen eraikinetik gertu dago Medinaceliko Jesusen eliza. Kaputxinoen ordenaren eraikinaren kanpoalde osoa friso urdinkara erraldoiez jantzita egon da berrogeialdi osoan. Migrazioei buruzko nazioarteko jardunaldiak antolatu zituzten kaputxinoek, baina dena bertan behera geratu zen, agerian elementu bakarra: Zurrunbilo erakusketa erraldoia, Iruña Cormenzana (Iruñea, 1967) margolari nafarrak egina. Berarekin mintzatu gara.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.