Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako herritarrek Kantabriara joan ahalko dute lehenago, Nafarroara, Lapurdira eta Zuberoara baino. Ekainaren 19an irekiko dute EAE eta Kantabria arteko bidea eta aldiz, dena ongi badoa ekainaren 21ean zabalduko da Euskal Herri osoan barrena ibiltzeko aukera: batetik, Hego Euskal Herrian larrialdi egoera amaituta Nafarroa eta EAE artean mugitu ahalko delako eta bestetik, Espainiako eta Frantziako Gobernuek muga irekiko dutelako. Kantabriara modu ilegalean joandako Osakidetzako eta Ertzaintzako karguak albiste izan dira hilabeteotan.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.