“Itxialdian denok gaude, baina guztiok ez gara berdin sufritzen ari”. Iruñeko Alde Zaharreko Hipotekak Kalteturikoen Plataformak esandakoa da, duela gutxi abiatu duten kanpainan. 82 familiaren zerrenda bidali diote Iruñeko Udalari, denek etxebizitza duina eskatzen dute. Orain, alokatutako gela bakarrean bizi dira; bi, hiru, lau... eta zazpi pertsona ere bai, hamar metro karratutan. Sukaldea eta komuna egoera berean dauden ondoko geletako pertsonekin elkarbanatzen dituzte. “Eskuak sarri garbitu eta distantzia fisikoa mantendu”, esan digute agintariek eta zientzialariek. Haien buruetan ez zeuden “pisu paterak”.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.