Nafarroako Lan eta Osasun Publikoko Institutuak egindako txostenaren arabera, nafarren %51k adierazi du osasun arazoren bat okertu zaiola konfinamenduan eta %36k adierazi du estresa jasaten duela. Elikadura ohiturak hobetu dituzte herritarrek konfinamendu garaian: %21ek adierazi du orain fruta eta barazki gehiago jaten duela. Familiaren eta auzoaren babesari orain garrantzia handiagoa ematen diote herritarrek, eta txikiagoa lagunei, 1.200 pertsonari telefonoz egindako inkestaren arabera.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.