Espainiako Estatuko, eta beraz, Hego Euskal Herriko deskonfinamendu neurriak jakinarazi ditu Pedro Sanchez Espainiako Estatuko presidenteak astearte arratsaldean. Deseskaladak sei aste iraungo ditu eta lau fasetan banatuta egongo da. Bakoitzak bi asteko iraupena izango du. "Ekain amaieran normaltasun berria" izango da Espainiako Estatu osoan. Fase bakoitzaren neurri orokorrak jakinarazi ditu. Alarma egoera beste bi astez luzatzeko eskatu du Sanchezek.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.