Nafarroako hamabi elkartek sinadura bilketa abiatu dute, Nafarroako Gobernu Ordezkariari eskatzeko "berariaz eta interpretazio posiblerik gabe, utzi ditzala autokontsumorako elikagaiak ekoiztera bideratutako baratzeetan egiten diren jarduera guztiak". Salatu dutenez, erkidego bakoitzean Gobernuaren ordezkaritza interpretazio ezberdina egiten ari da 463/2020 Errrege Dekretuari buruz, eta Gobernuak Nafarroan duen ordezkaria egiten ari den interpretazioa "murriztailea eta beste erkidego batzuetan egiten den interpretaziotik desberdina" da.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.