Ostegun honetan PAI ingeleseko programa hizpide izan zuten Nafarroako Legebiltzarrean, Castejongo kasua zehatz-mehatz. Carlos Gimeno PSNko Hezkuntza kontseilariak orain arte errepikatutakoa adierazi zuen: ikuskaritzaren arabera, Castejongo Dos de Mayo Ikastetxeak ez dituela programatik ateratzeko baldintzak betetzen eta, beraz, sailak ezin duela bideratu irteera.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.