Azken hilabeteetan Nafarroan euskarak izan dituen erasoak salatzeko milaka pertsona enegarrenez kalera atera da Iruñean. Mendigorrian D ereduari emandako ezetza eta Iruñean haur eskolak erdira jaitsi izana dira kasurik entzutetsuenak. Eta zeharka bada ere, PAIren auzia berriz ere gurutzatu da debekuen dantzan.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.