Martxoaren 2an zabalduko dizkio ateak Iruñeak zinema dokumentalari eta hilaren 7ra arte gertuko eta urruneko obrak bilduko ditu Punto de Vista jaialdiak ikuspegi kritiko, sortzaile eta esperimentalez. Aste osoan egongo dira ikusgai lan ugari, baita zinemarekin zerikusia duten formakuntza saioak ere Baluarten, Iruñeko Filmategian, Uharte Arte Garaikideko Zentroan, Iruñeko Planetarioan, Gayarre Antzokian eta Katakraken.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.