Navarra Sumak haur eskola euskaldunen eskaria murriztuko duela iragarri zuen pasa den astean eta larunbatean ehunka iruindarrek erantzun egin zioten kalean. Iruñeko Haur Eskola Euskaldunen plataformak deituta "euskaldunen aurkako eraso larria" salatu dute. Enrique Maiak euskarazko eskaintza erdira baino gutxiagora murriztuko du. UPNren aurreko legealdian baino eskaintza murritzagoa eginen du udalak aurrerantzean.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.