Ospa! herri mugimenduak antolatutako errepresioaren kontrako asteari akabera emateko, Altsasuko hainbat eragilez lagunduta prentsaurrekoa eman du. Nafarroako Lurralde Auzitegia Ospa egunean "gorroto delitua" izan ote zen ikertzen ari da. Hura salatu eta Osparen jarduera zilegi dela adierazi dute. Horri atxikimendua eman diote hainbat kolektibok.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.