Itzaltzutik itzulian

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2020ko urt. 21a, 00:00

Etxean goiz bazkaldu eta Itzaltzura egin dugu, aspaldiko partez. 16:00retarako egon nahi genuen han, bertso saiorako puntual. Heldu gara, 16:06. Karpa zurira bidean presaka gindoazela lonaren bestaldetik zetorren ahots bat entzun dugu, “arazo bat egon da eta ez da kaferik egonen… baina orain Xune eta Mikelot saskien zozketa eginen dugu eta hau da saski bakoitzean dagoena (...)”. Amane zen, 100 bat urteren ondotik Itzaltzun jaiotako lehen euskalduna. Urte batzuk geroago helduko zen bigarrena, Peru, Amanek oholtzakide zuena, bere neba.

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!