Azaroan euria bezain maiz entzuten dira bertsoak Iruñean. Bertsoaroa da. Urtez urte, udazkena piztera etorri ohi da ordu aldaketak arratsaldeak ilundutako hirira. Eta egia esan, iruindar euskaldun askoren zita bihurtu da, urtero huts egiten ez duten horietakoa. Berdin da astearte iluntze heze eta triste samarra izatea, Bertsoaroako aretoak bete egiten dira beti. Bertsoak, baina, ez dira beti bakarrik etortzen; hitzaldi, antzerki, kantaldi, eta abarretan kamuflatu ohi dira saio askotan. Aurten bertsoa eta flamenkoa eskutik helduta iritsi dira azaroan, Miren Amurizak eta Askoa Etxebarrietak sortutako Gorria ikuskizunak estreinaldia izan baitu Iruñean.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.