PAH Hipotekek Kalteturikoen Plataformak deiturik, 50 lagun elkartu dira gaur goizeko 8:30ean, Iruñeko Lezkairu auzoko Zalduko kaleko 21. atarian, Yulan, Juan eta haien lau seme-alaba adingabeen kaleratzea eragozteko. Alta, Polizia, idazkari judiziala eta sarrailagilea ez dira joan ataritik baizik eta eraikineko garajetik, sototik, eta hartara arazorik gabe sartu ahal izan dira etxebizitzan.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.