Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak Nafarroako Gobernuaren lan kontratazioak arautzen dituen foru dekretuaz emandako epaiari erantzuteko bilkura 12:00etan izango da Nafarroako Gobernuaren egoitzaren aurrean. Epaiaren ondorioz, adibidez, Nafarroako eremu mistoan eta ez euskaldunean, ingelesa, alemana edo frantsesa euskara baino garrantzitsuagoak izango dira foru administrazioan lan postu bat eskuratzeko.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.